Bigarren fasera sailkatu direnen zerrenda eta azgazkiak
Zazì herrialdetatik etorritako 128 bikotek betetzen dute Anoetako herriko plazan kokaturiko karpa. Bertan Euskal Herriko txapel dago jokoan. Hona bertaratu diren bikoteen zerrenda, jokoaren inguruko informazioa eta argazkiak.
2017ko martxoaren 25ean Gipuzkoako Anoeta herrian jokatuko da Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako final nazionala. Bertan, zazpi herrieldetako finaletan sailkaturiko 128 bikote onenen arteko nor gehiagoka jokatuko da. Euskal Herriko txapela eramateaz gain beste hainbat sari ere jasoko dituzte bertaratutakoen. Hona eguneko egitaraua eta argibideak.
ARABAko txapeldunak Zigoitiako JORGE VITERI eta JAVIER BAREÑA, BIZKAIAkoak Ibarrekolandako AITOR CARRAL eta KARMELO CARRAL, GIPUZKOAkoak Anoetako UNAI IBARZABAL eta JOKIN TOLOSA , NAFARROA GARAIkoak Arrosadiakoak ENDIKA SOTO eta DAVID ZENOZ. BEHE NAFARROAkoak Bankako JUANIKOTENA FRANTXOA eta JUANIKOTENA JEAN eta ZUBEROAtik Mauleko BEDECARRATZ eta MUGURDOY. LAPURDItik Hazparneko REVOREDO - HIRIGOYEN.
Informazio guztia antolatzen ari bagara ere aurreratu ditugute Arabako bikote txapelduna Zigoitiako Javi Bareña eta Jorge Biteri izan direla.
Aurrerapen gisa hemen dituzue Gipuzkoatik Euskal Herriko finala jokatzeko sailkatu direnen zerrenda.
Goizetik hasi dira batzuk bazkalondoan besteak. Musean ari gara Artziniega, Algorta, Ibarra, Iruñea, Izturitze eta Urdiñarben. Gaur azken ordurako izango ditugu kanporaketen inguruko sailkatuen datuak. Bitartean zuzeneko kontakizuna twitter bidez @mustxapelketa eta argazkiak flikr.en dituzue.
Euskal Herriko IX.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu duten eta herrialdera igaro diren bikoteen izenak eta herriak dituzue hemen, baita datorren otsailaren 25ean jokatzekoak diren herrialdeko finalan non eta noiz jokatuko diren. DATU GUZTIAK EGUNERATUAK
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa bigarren fasean sartzekotan da. 2017ko otsailaren 25ean ospatuko dira herrialdetako finalak, bertatik sailkatzen diren bikoteek, martxoaren 25ean Anoetan (Gipuzkoa) ospatuko den Euskal Herriko final nazionalean parte hartzeko aukera izango dute. HERRIALDEKO FINALAK NOIZ ETA NON?
Gaur aurkeztu da Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa Anoetan. Bertan jokatuko da final nazionala 2017ko martxoaren 25ean. 2017ko otsailaren 25ean ospatuko dira herrialdeko sailkapen finalak eta gaurdanik hasiko da herrietako kanporaketa fasea. Hona informazio guztia.
2016ko urriaren 19an Anoetako Udalean aurkeztuko dugu Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa. Hona hemen aurtengo kartela eta aurkezpenaren ondoren informazio osoa eskuragarri izango duzue.
Azkenean Isturitzeko bikotea gailendu zaie Ibarrekolandako Iñaki Perez eta Juanma Lopez bizkaitarrei. 3 eta 4. geratu dira Nafarroa Garaitik etorritako Evaristo Martinez eta Isidro Jimenez burlatarrak eta Arraiotzko Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea. 5. bikotea Ikaztegietatik etorritako Jon eta Xabi Luzuriaga bikiak. Sailkapena: 32 bikote onenak
Hemen duzue sailkatuen zerrenda osoa
[EH Mus. Blog nagusia]: ARRAIBIko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: BARASOAINgo kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: USURBILgo kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ZIBURUko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: GOIZUETAko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: IRUÑEA (Alde Zaharreko) kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: Beasaingo Arriarango kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: kabredoko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: gasteiz lakuabizkarra kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ATARRABIAko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ETXALARko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: Goizuetatik bikote bat
[EH Mus. Blog nagusia]: Leitzako kanporaketatik 5 bikote
[EH Mus. Blog nagusia]: Erronkariko bailaratik bikote bat
|