• Zazpi herrialdetako finalistek otsailaren 23an dute saioa

    DEIALDIAK:

    ARABAko herrialdeko kanporaketa: AGURAINgo, Herriko tabernan 10:00etan.
    BIZKAIAko herrialdeko kanporaketa: ZEBERIOko, Herriko tabernan 10:00etan.
    BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: BANKAn Herri Antzokian, 15:00etan.
    GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: ZALDIBIAn, Herri Antzokian, arratsaldeko 15:00etan.
    LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.

    NAFARROA GARAIko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
    ZUBEROAkoa otsailaren 16ra aldatu dute: URDIÑARBEko Xistera ostatuan 20:00etan.

     

    Otsailaren 15a baino lehen, herrialdetara SAILKATURIKO MUSLARIEN ZERRENDA aurkituko duzue hemen. Bai eta herrialdetako kanporaketen xehetasunak ere.

    2019, otsailak 23
    Nagusiak;
  • Felix Urra Euskal Herriko Mus Federaziko kideak utzi gaitu

    Bart Felix Urra Mariñelarena Euskal Herriko Mus Federazioko Nafarroako kidea zendu da. Azken urteetan gaixotasun bati aurre egin nahian jardun ondoren. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen dugun gizon eta emakumeok gure samiña eta doluminak helarazi nahi dizkiogu bere sendi eta ingurukoei. Ta hiri Felix, gero arte!

    2019, urtarrilak 3
    Nagusiak;
  • AURKEZPENA Euskal Herriko XI.Mus Txapelketa

    2018ko abenduaren 7an aurkeztu zen ofizialki XI. Euskal Herriko Mus Txapelketa Lizarran. Azalpen nagusiak Jabier Sestorain "Gorritz"-ek eman zituen eta itzulpena Irene Egurtzak Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean, amaieran Emma Ruiz Lizarrako udaleko zinegotziak hartu zuen hitza. Hemen duzue agerraldiko bideoa eta informazio osoa.

    2018, abenduak 11
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa abian dela iragartzeko eta muszaleen parte hartzea sustatzeko plazaratu du bideo hau Euskal Herriko Mus Federazioak Ahotsa.inforen laguntzarekin. Laister burutuko dugu jendaurreko aurkezpena.

    2018, azaroak 27
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapela Gipuzkoara
    Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk irabazi dute txapela

    Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk 3 kolpetan irabazi diete Legazpiko JOSEBA GABILONDO eta JOSEBA TELLERIAri Hemen duzue unerarteko informazio guztia, sailkapena eta kronika.

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
  • 16 bikote Euskal Herriko Txapelaren bila

    Hemen dituzue Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapelaren bila leian diharduten 16 bikoteen zerrenda.

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
  • Uztaritze mus jokoaren hiriburu

    Goizeko lehen ordutik muslariz bere da Hiribehere plazako azoka. Zazpi herrialdetatik etorritako muslariek bertan zuten zita. Izen ematea eta kae beroa zuten zain karta joko zaleak eta ekitaldian gorazarre egin diete zazpi herrialdetako txapeldunei. HEMEN DITUZUE ZERRENDA OSOA BAI ETA ARRATSALDEKO FASERA SAILKATU DIRENENA ERE.

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko muslari onenak Uztaritzera begira

    Zazpi herrialdetatik sailkatu diren 128 bikoteak zehaztu dira asteburu honetan jokatu den herrialdeko azken finalarekin. Zazpi herrialdetako txapeldunek ere txapela jantzi dute. Berau jantzita agertu beharko dute Uztaritzen (Lapurdi) 2018ko martxoaren 10ean ospatuko den Euskal Herriko final nazionalera.

     

    Hemen dituzue, sailkatu diren 128 bikoteen izen abizenak eta jatorriak, bai eta herrialdetako txapeldunen argazkiak ere. Uztaritzera bertaratu behar dutenentzako esku orria eta mapako kokagunea ere prestatu dugu. Bideoa Nafarroa Garaiko finalekoa dugu

    2018, martxoak 4
    Nagusiak;
  • Txapelak buruan, muslariak Uztaritzera begira

    Araba, Bizkaia, Zuberoa Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko herrialdeko finalak ospatu dira. Martxoaren 3an Behe Nafarroako Donapaleun burutuko den finalarekin zazpi herrialdetako muslariak Uztaritzera begira jarriko dira. Martxoaren 10ean Lapurdiko herrian burutuko bait da Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren final nazionala.

     

    Datuak jaso ahala albiste hau eguneratuko dugu. Uztaritzeri buruzko informazioa nahi baduzu, hona hemen.

     

    Hemen bilduko ditugu finalerako sailkatu diren muslarien izen abizenak, zorionak denoi.

    2018, otsailak 25
    Nagusiak;
  • Zazpi herrialdetako finalistek otsailaren 24an dute saioa

    DEIALDIAK:

    • ARABAko herrialdeko kanporaketa: ZIGOITIAn, Gopegiko Artzegi jatetxean 10etan
    • BIZKAIko herrialdeko kanporaketa: DERIOko Baserri antzokian goizeko 10etan.
    • GIPUZKOAko kanporaketa: BERGARAn, Aranzadi Ikastolako gimnasioan, arratsaldeko 15:00etan.
    • NAFARROA GARAIko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
    • LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
    • ZUBEROAko herrialdeko kanporaketa: MAULEko Zinka elkartean 15:00etan.

    • BEHE NAFARROAkoa martxoaren 3ra aldatu dute: DONAPALEUko Foirail ostatuan 15:00etan.

     

    HERRIALDEZ HERRIALDE SAILKATURIKO MUSLARIEN  BEHIN BEHINEKO ZERRENDA.

    2018, otsailak 24
    Iruzkinik ez Nagusiak;
  • X.Mus Txapelketa aurkeztu da gaur Uztaritzen
    Mus Federazioko Gerard Urrutia eta Uztaritzeko kultura zinegotzi den Mizel Zarratiak hartu dute hitza

    Gaur prentsa aurreko agerraldia eskaini du Euskal Herriko Mus Federazioak 10. txapelketa nazionala aurkezteko. Uztaritzeko herriko etxean burutu da aurkezpena gonbidatu gisa Mizel Zarratia kultura zinegotzia izan dugu. Uztaritzen jokatuko da 10. txapelketako finala 2018ko martxoaren 10ean.

    2017, abenduak 12
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko X.Mus Txapelketarako motorrak berotzen

    Hasi gara 2017 eta 2018 artean jokatuko den X. Euskal Herriko Mus Txapelketarako prestakuntza lanetan. Urtero legez txapelketa antolatzen baduzue, laster izangu duzue gure berri. Gainerakoan jakin, zuk ere antolatu dezakezula txapelketa zure herrian. Laster izango duzue berri gehiago.

    2017, urriak 24
    Nagusiak;
  • JOXE MARI BELDARRAIN tolosarra eta PAUL MARTIN LARRAÑAGA anoetarra gailendu zaie Gasteizko  JOSÉ BASALDUA  eta  TOÑO DÍAZi. Hirugarren Nafarroa Garaiko BARAS  ESPINAL eta ALFONSO  LABAT eta laugarren Behe Nafarroako JÉROME POCHELU eta MAYALEN POCHELU. Hona txapelketako informazio osoa.

    2017, martxoak 25
    Nagusiak;
  • 1 2 3 ... 5 6 7 Hurrengoak »
Zure herriko informazioa bidali
2019, urtarrila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
456
78
 
9
 
10
 
111213
14
 
15
 
1617
 
181920
21
 
22
 
23
 
24
 
252627
28
 
29
 
30
 
31   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak