•   UDALBILTZA

    Euskal Herriko Udal eta udal hautetsien Biltzarra 2012

    2012, urriak 11
  • EHko hitz gurutzatuak

    2007ko abenduaren 1ean jokatu zen Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen I. Txapelketa, LUMA aldizkariak antolatua. Hogeita lau hitz gurutzatu zale bildu ziren orduan “ezohiko” lehiaketa hartara eta urtero berritu du ordudanik LUMA taldeak bere hitzordua, aurtengo seigarren edizio honetara iritsi arte. Joan den urteko aldian 40 lagunek eman zuten txapelketan parte hartzeko izena: pixkana-pixkana bada ere, atergabe ari da lehiakide kopurua emendatzen.

    2012, urriak 18
  • 2012, urriak 18
  • EHko harrizulatzaileak

    Euskal Herriko harrizulatzaileen XIV. liga, harrizualtzaileen binakako VII.a , Harrizulatzaileen banakako XII.a eta Euskadiko harri-zulatze VI.a. Urtero bezala harri-zulatzearen ilusioa mantenduz,  gure  kirola bultzatzen jarraitzen dugu, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera emanez.

    2012, urriak 18
  • EHko Kantuzaleak

    Euskal kantu zaleak eta musikazaleak gara eta bat gatoz Euskal Kantuzaleen elkarteak dituen helburuekin. Diru irabazi asmorik gabekoa izanik, elkarte kulturala da Euskal Kantuzaleen Elkartea. Bertan, zaletasun horiek ditugun pertsonak bildu (sortzaileak, kantariak, musikariak, antolatzaileak, etab.) eta elkartuta, elkartasuna indarra baita, guztion artean euskal kantuen eta musiken osasuna hobetu eta bermatzeko lan egin nahi dugu.

    Kantua maite baduzu, zatoz gurekin!

    2012, urriak 18
  • Dantzarien Biltzarra

    EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAK bere sorreratik bertatik izan dituen helburuetako bat Euskal Herriko dantza, ohitura, musika eta abarren inguruko informazio gehiena bilatzea eta biltzea izan da.
    Urte askotako lan gogorraren ondoren, gaur egun, Euskal Dantzarien Biltzarrak dokumentazio fondo zabala du bildurik. Dokumentu hauek guztiak lau ataletan bana daitezke:

    2012, urriak 18
  • EHko Txistulariak

    1927 urtean sortu zen. Elkarte honek gaur egun, guti goiti-beheiti, bi mila bazkide du. Txistularien ihardueraren ardatz nagusia izan da elkarte hau. Urteotan, Francoren diktaduraren urte batzuetan izan ezik, "Txistulari" aldizkaria argitara eman du. Aldizkari hau hiruhilabetekaria da, albiste eta partitura asko dauka. Elkarteak, hein berean, ezin konta ahal alarde eta kontzertu antolatu du, hala nola hitzaldi eta ikastaro anitz ere. Orain arte 200 bat pasata dira argitaratutako aleak, berauetan zazpi mila baina musikadun orri gehiago daude inprimaturik honek auztiak elkarteak urteotan barna egindako lan eskergaren berri zehatza damaigularik.

    2012, urriak 18
  • EHko ahotsak

    Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

    2012, urriak 18
  • EHko Bertsozaleak

    Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira. Horixe da Bertsozale Elkartearen filosofia eta hala agertzen da elkartearen urteko egitasmo zein proiektuetan.

    2012, urriak 18
  • Kantauri Surf liga

    Euskal Herri osoko surflariak biltzen dituen txapelketa antolatzen du Euskal Herria Kirola taldeak.

    2012, urriak 18
  • EHko Trikitixa

    Trikitixa gure identitatearen musika da eta bertan batzen dira kultura berezi bateko gizakia, doinua, erritmoa, dantza, herri literatura nahiz ahots espresioa. Nazioartean trikitixa Euskal Herriaren enbaxadore bihurtu da, nazioarteko folk jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen duelarik.

    2012, urriak 18
  • EHko Mendi Duatloia

     Kirol honekiko dugun zaletasunak batzen gaitu eta mendi duatloiak antolatzen aritu direnak, ari direnak eta antolatzaile izan nahi dutenak elkartu gara proiektu hau aurrera eramateko. Taldea, erakunde desberdinek osatzen dugu, herri elkarteak gehienak, inongo irabazi asmorik gabeak. Argi utzi nahi dugu, bestalde, ez dugula inolako loturarik inongo erakunde publiko edo pribaturekin, eta gure filosofiarekin bat datorren edonork ateak zabalik ditu gurekin lanean eta elkarlanean aritzeko.

    2012, urriak 18
  • 2012, urriak 18
Banerrak
Banerrak
Banerrak